XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ardu xuri ala gorri, biak hun ziztatzû eni;
Mûndû huntan bizi nizano, zaiñetan odol dûdano,
Nik ez diozût, ez erranen ardu hunari adio.

Bostgerren jelkhadia Jelkhi eta lagûn bat, eskûiñ.

Izarra
Udûritzen zitadazû
arhin arhina zirela;
Segûr nûzû zuretako
zerbait berri hun badela.

Xaxi
Aisa atzamaiten naizû
egûn ni boztariutan,
Zeren bertan banuazû
phausatzera lanartetan.

Izarra
Bai, enthelegatzen zûtût;
zure ber xedetan nûzû.
Beste gûziek bezala
merexi dûgû deskantsû.

Xaxi
Gure lan eta gaixtuak
aldi bat bazter ûtz eta,
Guri ere hun zikûzû
herriaren gozaketa.

Izarra
Eta gure aitetamen
berriz ere ikhustia,
Goiz arrats gure haidûrû
arauz beitie asia.